• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Bertako
  • Zenbakia bilduman: 10
  • Formatua: 220 x 140 mm
  • Orrialdeak: 176
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 01/11/2008
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-042-3

Orain arte kabuxak

Orain arte, kabuxak izeneko idazlan-sorta honetan Donostia zaharreko txoko, ohitura eta pertsonaien ikuspegi berezia eskaintzen digu Ramon Intzagaraik. Bere begi zorrotzari esker kaiko arrantzaleen giroa ezin hobeto jasota aurkituko dugu: arrain-saltzaileen arteko lehia, turisten garraioan dabiltzan batelarien komediak, ekaitzaldiko ikarak, barealdiko poza. Harresi zaharra zutik zegoen garaiko kaletarren gorabeherak ere kontatzen dizkigu, kaleen historia, plaza berriko inauteriak, estropadak, pilota-jokoa…
Bere idazkeran ez dago erretorika hanpaturik, ezta zintzilikarioz beteriko joskerarik ere. Hizkera aberats eta landua da berea, modernoa, irudimentsua, alaia, tanta umoretsuz zipriztindua, xehetasunez jantzia.

Paperezkoa

11,50 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi