• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Narrazioa
  • Zenbakia bilduman: 47
  • Formatua: 210 x 140 mm
  • Orrialdeak: 176
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 14/04/2004
  • Paperezko ISBN: 978-84-96310-06-3

Patata soro bat

Josetxo Azkona

Patata soro batean, patata guztiak ez dira berdinak. Ezta patata landare bakarraren azpian dauden guztiak ere. Ez, ez dira berdinak. Tamaina eta itxura ezberdinekoak daude. Handiak, erdi parekoak eta txikiak. Gogorragoak eta bigun-bigunak; sano-sanoak eta harrak jotakoak. Halatsu liburu honetan irakurleak aurkituko dituen ipuinak ere. Aitzurra brastakoan askatzeko moduko irrigarririk ere bada… Patatak ez dira agerian hazten, lur azpian baizik. Halatsu liburu honetako ipuinak ere, non agerian gertatzen dena bezain garrantzitsua baita ezkutuan dagoena. Hirurogeita bat pieza labur, intentsitatea bilatzearen bilatzez laburtasuna dohain bihurtu dutenak.

Paperezkoa

14,00 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Josetxo Azkona

]0SETX0 AZK0NA (lruñea, 1953). Oso ezaguna da Iruñeko mediotan egindako kolaborazioengatik. Hainbat mediotan kolaboratu du, nola irratigintzan (Paraiso eta Eguzki irrati libreetan, Iruñeko Herri Irratian eta Euskal Herria Irratian), hala egunkari eta aldizkarietan: (Korrok aldizkaria eta Euskaldunon Egunkariko “Nafarkaria” gehigarria). 1997an, Rikardo Arregi kazetaritza saria eman zioten Nafarkarian argitaratutako artikulu batengatik. 1993an Iruñeko Udalak antolaturiko olerki sariketan lehen saria irabazi zuen Argiaren goraldian zabuka izenburuko lanagatik. 1995ean Felipe Arrese Beitia saria jaso zuen Artius olerki­-bildumarengatik. 200lean, Koilara bete hitz poema liburua argitaratu zuen. Gaur egun, itzultzaile-interpretari egiten du lan, Nafarroako Gobernuan.

Beste liburuak Alberdanian