• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Poesia
  • Zenbakia bilduman: 2
  • Formatua: 210 x 150 mm
  • Orrialdeak: 93
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 01/09/1994
  • Paperezko ISBN: 978-84-88669-14-8

Sarean leiho

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Igerabidek gauzak esatea baino nahiago izan du iradokitzea, Haiku zaharren teknika eguneratu baten bidez. Naturaren behaketa zehatzaren haritik norberaren sentsibilitateari hots egin. Autorea bere alter-egoarekin mintzo da liburuaren azken partean, aforismoen hizkuntzan, bizitza, artea eta literatur iharduna solaskide dituela. Xarma bereziz osatu du liburua Luis Emaldik, alderdi grafikoaren ardura hartuta.

Paperezkoa

9,00 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Juan Kruz Igerabide Sarasola

Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtean lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Besteak beste, Alberdania argitaletxean argitaratu ditu: Sarean leiho eta Mailu isila poema-liburuak, Egia hezur, Herrenaren arrastoan eta Noiz arte arrazoi aforismo-liburuak, Hamabi galdera pianoari eta Motoa gazte-nobelak eta Hauts bihurtu zineten eta Doneaneko alaba nobelak.

Beste liburuak Alberdanian