Teoría y práctica de la educación en derechos humanos – Giza eskubideen hezkuntzaren teoria eta praktika

12,00

Deskribapena

Lan honen bidez tresna erabilgarri eta emankorra eskaini nahi diegu hezkuntza-prozesuetan eta hezkuntza-pedagogiekin lan egiten duten guztiei, irakaskuntza arautuan (ikastetxe eta institutuetan), arautu gabean (gazte-taldeetan, aisialdiko eskoletan, kultur elkarteetan) nahiz informalean (senide eta lagunartean) ari direla ere. Hezkuntzaren alorrean jardun berriak sortzeko hausnarketa bultzatzeko ideia eta proposamenak jaso ditugu testuan, ikuspegi praktiko, pedagogiko eta eraldatzaile batean oinarrituta. Lan honen bidez, giza eskubideak hezkuntza-prozesu osoaren oinarrizko eta ezinbesteko edukitzat eta hezkuntzako curriculum osoan landu beharreko zehar-metodologiatzat hartu nahi dira. Hauxe izan da gure azken helburua: giza eskubideen kultura bat osatzea, pedagogia goitik behera eraldatzeko bitarteko egokiena delakoan. Hortaz, giza eskubideetan oinarrituta eta haiek tresnatzat hartuta jorratzen den hezkuntzarako teoria eta ikuspegi praktikoa uztartzen dituen testu-sorta osatu nahi izan dugu, azken batean.

Informazio gehigarria

ISBN

84-96310-98-1

Formatoa

17 x 24 cm.

Páginas

624

Primera edición

2006

Última edición

2006