Lucía Baskaran eta Gorputz Madarikatuak BERRIAn

Lucia Baskaran (Zarautz, Gipuzkoa, 1988) lagun batek kontatutako istorio batetik abiatuta hasi zen Gorputz madarikatuak eleberria idazten; hau da, benetan gertatutako istorio batetik abiatuta. Emakume batek eta gizon batek elkar ezagutu zuten nerabezaroan, harreman bat hasi zuten, eta, 25 urte ingururako, «heteroarauaren plana» zuten: ezkondu, etxe bat erosi, umeak eduki… Gizonezkoa hil egin zen istripu batean, eta emakumea haren anaiarekin harremanak izaten hasi zen. «Pentsatzen zuen anaiarekin haurdun geratuz gero haur horren bidez hildakoa bizitzara ekarriko zuela». Emakumeak ondorio horretara iristeko izango zuen prozesu mentalak eman zion atentzioa Baskarani, eta hala ekin zion liburua idazteari.

Gehiago irakurtzeko klikatu hemen.