‘Otto Pette’ eleberriaren 25. urteurrena 

 

Etenik gabe. Lehenengo kapitulutik, azken lerroraino. ‘Otto Pette’ eleberriaren 25. urteurrena beteko da ostegun honetan. Ospatzeko, Anjel Lertxundik idatzitako liburuaren irakurraldi jarraia antolatu du Bilbo Zaharra Euskaltegiak. Idazle oriotarrari egingo dioten omenaldia Arriaga Antzokian izango da, goizeko 8.00etan hasi eta arratsaldeko 19.00etan amaituko da.

Horrela jaso dute Bilboko El correo aldizkarian.