- Itzultzailea: Joxan Elosegi Arregi
- Liburuaren hizkuntza: Euskara
- Bilduma: Narrazioa
- Zenbakia bilduman: 50
- Formatua: 210 x 150 mm
- Orrialdeak: 136
- Azala: Azal gogorra
- Eskuragarritasuna: Eskuragarri
- Paperezko argitalpen-data: 29/10/2004
- Paperezko ISBN: 978-84-96310-18-6
Ahardikeriak
Lurrin-denda batean lan egiten duen neska arrunt baten zerri eme edo ahardi bihurtzea kontatzen da nobela honetan. Itxuraldatze harrigarri hori Europako edozein hiritan kokatuta egon daiteke eta alegia samur eta aldi berean bortxazkoa da giza aberearen gainekoa, umore beltz finez kontatua. Kontakizunean barrena ikusiko ditugu pasatzen politiko lizunak, telezaborrako aurkezle ankerrak, zuzendari bihotz gabeak, hainbat egoera eta gertakari izugarri bezain ezaguterrazak: gure gizartearen argazki groteskoa eta demasa. Marie Darrieussecq idazle baionesaren aurreneko nobela izan zen Ahardikeriak, 1996an argitaratua, eta arrakasta itzela izan zuena Frantzian lehenbizi eta Europa osoan gero.
Marie Darrieussecq
(Baiona, 1969). Pariseko École Normal Supérieure-n egin zituen letra ikasketak. 1996an argitaratu zuen aurreneko nobela, Ahardikeriak (Alberdania, 2004), eta arrakasta itzela izan zuen Frantzian lehenbizi eta Europa osoan gero. Ondoren argitaratu dituen liburuak: Naissance des fantômes (1998); Le Mal de mer (1999); Précisions sur les vagues (1999); Bref séjour chez les vivants (2001); Le Bébé (2002); White (2003); Claire dans la forêt (2004); Le Pays (2005); Zoo (2006).
Beste liburuak Alberdanian