- Liburuaren hizkuntza: Euskara
- Bilduma: Poesia
- Zenbakia bilduman: 9
- Formatua: 210 x 150 mm
- Orrialdeak: 80
- Azala: Poltsiko azal bigunekoa
- Eskuragarritasuna: Eskuragarri
- Paperezko argitalpen-data: 29/05/2001
- Paperezko ISBN: 978-84-95589-20-0
Koilara bete hitz
Olio pittin batean, osagaiok su motelean egosten jarriko ditugu lapikoan. Lapikokoak itxura hartu duenean, arau gramatikalen egokiera neurtuko dugu, eta errima xorta bat gehituko. Musikaltasun eta barne-erritmo hosto samurrak ere botako ditugu jarraian. Egosten aro oso bat pasa ondoren -aro luzea- ximiko bat probatuko dugu noizean behin: geza badago, poeta-malko pare bat erantsi; gazixea balego, berriz, xorrotada bat finezia edo losintxa zukua bota; beti ere, zorioneko oreka bilatzeko asmoz: gazi-gezaren arteko kalapita eternoa, alegia. Saltsa lodiegia suertatzen bada, hitz solte batzuk bota -lankar, laino, gautzan, euri fin -, eta berehala arinduko zaigu orea. Su bizian jarri, galderak hautseztatu, eta tinko eraginen diogu, harik eta bere punttura ekarri arte. Asetuko ahal du jatunaren gogoa?
Josetxo Azkona
]0SETX0 AZK0NA (lruñea, 1953). Oso ezaguna da Iruñeko mediotan egindako kolaborazioengatik. Hainbat mediotan kolaboratu du, nola irratigintzan (Paraiso eta Eguzki irrati libreetan, Iruñeko Herri Irratian eta Euskal Herria Irratian), hala egunkari eta aldizkarietan: (Korrok aldizkaria eta Euskaldunon Egunkariko “Nafarkaria” gehigarria). 1997an, Rikardo Arregi kazetaritza saria eman zioten Nafarkarian argitaratutako artikulu batengatik. 1993an Iruñeko Udalak antolaturiko olerki sariketan lehen saria irabazi zuen Argiaren goraldian zabuka izenburuko lanagatik. 1995ean Felipe Arrese Beitia saria jaso zuen Artius olerki-bildumarengatik. 200lean, Koilara bete hitz poema liburua argitaratu zuen. Gaur egun, itzultzaile-interpretari egiten du lan, Nafarroako Gobernuan.
Beste liburuak Alberdanian