• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Saiakera
  • Zenbakia bilduman: 13
  • Formatua: 210 x 150 mm
  • Orrialdeak: 240
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 28/11/2000
  • Paperezko ISBN: 978-84-95589-07-1

Satorrak baino lurperago

Pedro Alberdi Zinkunegi

60ko eta 70eko urteen kronika kulturala, politikoa eta sentimentala egin du Pedro Alberdik liburu honetan. Ezer baino lehen, esan behar da kronika bizia dela, atzera-aurrera handiak dituena eta modu zirkularrean antolatua, oroimen puskak buruan antolatzen diren gisara, hain zuzen. Abiapuntu eta bizkarrezur Hamaika pauso Ramon Saizarbitoriaren nobelako bi pertsonaia nagusiak ditu: Ortiz de Zarate eta Abaitua. Alegiazko pertsonaiak nobelan zehar hona eta hara mugitzen diren bitartean, garai horretantsu eta leku horietan zer egiten zuten benetako eta hezur-haragizko kultura-, politika- eta ekintza-gizon-emakumeek? Zer idazten zuten Txillardegik, Saizarbitoriak, Arregik edo Arestik? Zer pentsatzen zuten Letek, Sarasolak, Iriondok edo Laboak? Zertan zebiltzan Onaindia, Aizpurua, Sarasketa, Bikila, Lopez Irasuegi edo Etxebarrietatarrak? Edo Oteiza? Zertan zebilen Oteiza? Eta Ibarrola? Zer eztabaida zebilen Zeruko Argian? Eta Anaitasunan? Nolakoak ziren belaunaldien arteko harremanak? Tirabirarik ba ote? Ez Dok Amairuk, Jarraik, Gaur-ek… zer paper jokatu zuten? Orduko aipuak tartekatzen ditu Pedro Alberdik bere jardunean, honi eta hari pasoa emanez, irrati saio luze halako batean, esatari trebearen moduan. Orduko eztabaidetan eta kezketan murgilarazten gaitu, orduko idazkeran, eta denboraren pasoaz ohartzen gara, malenkoniaz ohartu ere…

Paperezkoa

18,00 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Pedro Alberdi Zinkunegi

“Pedro Alberdi Zinkunegi Eibarren jaio zen 1957an. Euskara irakasle ogibidez, Bilbon bizi da aspalditik, 17 urte zituenetik. Euskal Filologian lizentziatua. Egun Bilbo Zaharra Forumeko arduraduna da.

Sari asko irabazi ditu bere lanekin. Haur-Gazte Literatura generoko Handitzen naizenean (Alberdania, 1995) eta Nire kalea (Erein 1998) argitaratu zituen literatur ibilbidearen hastapenetan; azken honek Lizardi saria eskuratu zuen. 2000. urtean Satorrak baino lurperago (Alberdania) saiakera eman zuen argitara. Joseba Jaka beka aurretik jasoa zuen entsegu honetan egileak 60. eta 70. hamarkadako kultur eta giro politikoaren kronika sentimentala idatzi nahi izan zuen. 2007an, Bilboko udalak “Miguel de Unamuno” saria eman zion “Carlos esaten zioten gizona” lanagatik.”

Beste liburuak Alberdanian