Koro Navarro

Koro Navarro Etxeberria (Donostia, Gipuzkoa, 1955eko martxoaren 3a) itzultzailea da. Filologia Hispanikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta irakasle lanetan aritu zen bertan. Hiztegi Batuko lantaldearen parte izan zen 1999 eta 2013 bitartean. 2003ko urtarrilean euskaltzain urgazle izendatu zuten. Bi bider eskuratu du Euskadi Literatura Saria Itzulpenaren kategorian: 2003an, Zortzi kontakizun lanarekin, eta 2022an, Fiesta. Eguzkia jaikitzen da lanarekin.