{"id":6781,"date":"2024-09-03T00:42:40","date_gmt":"2024-09-02T22:42:40","guid":{"rendered":"https:\/\/www.alberdania.net\/autores\/breda-smolnikar-juan-kruz-igerabide\/"},"modified":"2026-06-10T00:43:22","modified_gmt":"2026-06-09T22:43:22","slug":"breda-smolnikar-juan-kruz-igerabide","status":"publish","type":"autores","link":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/autores\/breda-smolnikar-juan-kruz-igerabide\/","title":{"rendered":"Breda Smolnikar &#038; Juan Kruz Igerabide"},"content":{"rendered":"<p>BREDA SMOLNIKAR (1941). Esloveniako literatura garaikideko luma berezienetako bat da. Hemeretzi urte zituela hasi zen idazten, eta 1963an Otrocki \u009eivljenje tece dalje (Ni\u00f1os, la vida sigue) gazteentzako eleberria argitaratu zuen, 1967an Mali mozaik imen (El peque\u00f1o mosaico de los nombres) eta 1973an Popki (Capullos). Sozialismoaren garaian, helduentzako bere lanak Gospa (Anderea) ezizenez argitaratu zituen, egile-argitalpenetan. Bere lanetan gerren arteko garaiarekin eta Bigarren Mundu Gerrarekin zerikusia zuten gai \u00abpolitikoki ez zuzenak\u00bb jorratzen zituenez, hainbat eztabaida eta auziren jomuga bilakatu zen. Azkenik, egileari hiru hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten laurogeiko hamarkadan. <\/p>\n<p>1998an, Suitzako emakume idazle talde batek hilabete batez Ittengengo monasterioan egonaldi bat egitera gonbidatu zuen, eta urte horretan bertan argitaratu zen Han goian urkiak hostoberritzen direnean eleberria idatzi zuen. Antzezlanak piztutako polemika epaiketa bilakatu zen, bost emakumek beren ama zena ezagutu baitzuten protagonistarengan. Egileak zortzi urteko prozesua pairatu zuen, eta, azkenean, Konstituzio Auzitegiak 2005ean bertan behera utzi zituen kondena-epaiak, egilea Esloveniako liburutegi eta liburu-denda guztietatik erretiratzera behartzen zutenak. Jasaten ari zen zentsuraren aurrean, Breda Smolnikarrek helduentzako narrazio lanak idazten eta argitaratzen jarraitu zuen.<\/p>\n<p>JUAN KRUZ IGERABIDE (1956) Adunan (Gipuzkoa) jaio zen, eta bertan bizi da. Maisu<br \/>\nikasketak egin eta irakasle ibili zen zenbait herritan zortzi urtez. Filologia ikasi eta Euskal<br \/>\nFilologian doktoregoa egin zuen. Poesia idatziz eta ikertuz sartu zen literaturaren munduan.<br \/>\nHaur literaturako ikerketak ere egin zituen, eta bere lehen liburua, Begi-niniaren poemak izan<br \/>\nzen. Geroztik lan ugari argitaratu du zein poesiaz zein prosaz.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"","Tipo":[94],"class_list":["post-6781","autores","type-autores","status-publish","hentry","Tipo-autor"],"acf":{"bio_eus":"<p>BREDA SMOLNIKAR (1941). Esloveniako literatura garaikideko luma berezienetako bat da. Hemeretzi urte zituela hasi zen idazten, eta 1963an Otrocki \u009eivljenje tece dalje (Ni\u00f1os, la vida sigue) gazteentzako eleberria argitaratu zuen, 1967an Mali mozaik imen (El peque\u00f1o mosaico de los nombres) eta 1973an Popki (Capullos). Sozialismoaren garaian, helduentzako bere lanak Gospa (Anderea) ezizenez argitaratu zituen, egile-argitalpenetan. Bere lanetan gerren arteko garaiarekin eta Bigarren Mundu Gerrarekin zerikusia zuten gai \u00abpolitikoki ez zuzenak\u00bb jorratzen zituenez, hainbat eztabaida eta auziren jomuga bilakatu zen. Azkenik, egileari hiru hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten laurogeiko hamarkadan. <br \/>\r<br \/>\r\n1998an, Suitzako emakume idazle talde batek hilabete batez Ittengengo monasterioan egonaldi bat egitera gonbidatu zuen, eta urte horretan bertan argitaratu zen Han goian urkiak hostoberritzen direnean eleberria idatzi zuen. Antzezlanak piztutako polemika epaiketa bilakatu zen, bost emakumek beren ama zena ezagutu baitzuten protagonistarengan. Egileak zortzi urteko prozesua pairatu zuen, eta, azkenean, Konstituzio Auzitegiak 2005ean bertan behera utzi zituen kondena-epaiak, egilea Esloveniako liburutegi eta liburu-denda guztietatik erretiratzera behartzen zutenak. Jasaten ari zen zentsuraren aurrean, Breda Smolnikarrek helduentzako narrazio lanak idazten eta argitaratzen jarraitu zuen.<br \/>\r<br \/>\r\nJUAN KRUZ IGERABIDE (1956) Adunan (Gipuzkoa) jaio zen, eta bertan bizi da. Maisu<br \/>\rikasketak egin eta irakasle ibili zen zenbait herritan zortzi urtez. Filologia ikasi eta Euskal<br \/>\rFilologian doktoregoa egin zuen. Poesia idatziz eta ikertuz sartu zen literaturaren munduan.<br \/>\rHaur literaturako ikerketak ere egin zituen, eta bere lehen liburua, Begi-niniaren poemak izan<br \/>\rzen. Geroztik lan ugari argitaratu du zein poesiaz zein prosaz.<\/p>","id_gesedi":424},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/autores\/6781","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/autores"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/autores"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6781"}],"wp:term":[{"taxonomy":"Tipo","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/Tipo?post=6781"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}