{"id":3535,"date":"2023-10-17T14:09:47","date_gmt":"2023-10-17T14:09:47","guid":{"rendered":"https:\/\/berria.alberdania.net\/product\/bertute-txikiak\/"},"modified":"2026-05-27T03:10:31","modified_gmt":"2026-05-27T01:10:31","slug":"bertute-txikiak","status":"publish","type":"product","link":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/product\/bertute-txikiak\/","title":{"rendered":"Bertute txikiak"},"content":{"rendered":"","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hamaika kontakizun labur biltzen ditu esku artean duzun liburuak, denak ere saiakera literarioaren eta autobiografiaren artean daudenak, 1944ko udazkenetik 1962ko udara bitartean lehen pertsonan idatziak, bi partetan antolatuak ordena kronologikoari jarraitu gabe, narrazio autobiografikoak lehen partean eta saiakera literarioak bigarrenean.<br \/>\n\tEdertasun inarroslea darien kontakizunotan, bizi-ibilbidean egokitu zitzaizkionak hizpide, gogoeta zorrotza eskaintzen dio irakurleari, bere barneko kontuak agerian utziz. Liburu honetan, eskura du irakurleak naziek kartzelan senarra erail ondoren Nataliak idatzi zuen lehen testua, \u00abNegua Abruzzon\u00bb. Senarraren erailketa presente dago, baita ere, \u00abZapata urratuak\u00bb eta \u00abGizakiaren umea\u00bb kontakizunetan, gerra ondoko hondamendi sozial eta pertsonalarekin batera. Cesare Pavese adiskide eta Einaudiko lankidearen suizidioaren aztarnatik dator \u00abLagun baten erretratua\u00bb, eta \u00abBera eta ni\u00bb kontakizunean, Gabriele Baldini bere bigarren senarrarekiko amodioaren sorreraz dihardu. 1959tik 1962ra arte Ingalaterran Baldinirekin izandako egonaldiaren fruitu dira Ingalaterrari eskainitako bi kapituluak: \u00abIngalaterraren gorazarrea eta arrangura\u00bb eta \u00abLa Maison Volp\u00e9\u00bb.<br \/>\n\tBigarren zatiko lau testuetan \u0096\u00abBertute txikiak\u00bb izenekoa da horietako bat\u0096, gizarte eta komunitateari erasaten dieten gai edo auzi betierekoei heltzen die Ginzburgek: gerrak suntsitutako belaunaldiarekiko kezka, arimaren gaitzak, isiltasuna, egoismoa, erantzukizuna, errua, eta, jakina, familia, bere lanbidea, klase soziala, dirua, hizkuntzaren eta hezkuntzaren garrantzia, seme-alaben hazkuntza eta zaintza, amatasuna eta idazketa bateratzeko oztopoa, emakume izateak baldintzatutako bizitza, \u00abbertute handien\u00bb gorazarrea eta, finean, errukia zer den ikasteko arorik aro kateatzen den giza bizitzan ibili beharreko bidea.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":4102,"template":"","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false},"product_brand":[],"product_cat":[15],"product_tag":[],"tax-colections":[59,124],"tax-langs":[82],"tax-encuadernacion":[92],"tax-availability":[97],"class_list":["post-3535","product","type-product","status-publish","has-post-thumbnail","product_cat-sin-categoria","pa_tipo-de-libro-papel","pa_tipo-de-libro-ebook","tax-colections-literatura-para-adultos","tax-colections-narrazioa","tax-langs-euskera","tax-encuadernacion-tapa-blanda","tax-availability-disponible","first","instock","shipping-taxable","purchasable","product-type-variable"],"acf":{"id_gesedi":800,"book_subtitle":"","book_author":140,"book_translator":141,"book_illustrator":"","book_publish_date_book":"2021-08-25","book_publish_date_ebook":"2021-11-15","book_publish_date_audiobook":null,"book_collection_number":148,"book_pages":156,"book_file":"","book_img":"","books_related":null},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/product\/3535","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/product"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/product"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4102"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3535"}],"wp:term":[{"taxonomy":"product_brand","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/product_brand?post=3535"},{"taxonomy":"product_cat","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/product_cat?post=3535"},{"taxonomy":"product_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/product_tag?post=3535"},{"taxonomy":"tax-colections","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tax-colections?post=3535"},{"taxonomy":"tax-langs","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tax-langs?post=3535"},{"taxonomy":"tax-encuadernacion","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tax-encuadernacion?post=3535"},{"taxonomy":"tax-availability","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.alberdania.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tax-availability?post=3535"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}