• Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Zerberri
  • Nº de la colección: 12
  • Formato: 190 x 120 mm
  • Páginas: 88
  • Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 01/11/1999
  • ISBN papel: 978-84-88669-90-2

Aberriaren alde (eta kontra)

Euskal kulturaren eta euskararen gaurko egoera, fikzioak eta ajeak, literatur jardun propioa, itzulpengintza, homologazio nahia eta normalizazioa, mitoak eta desmitifikatzaileak… Barru hustuketa bat da Saizarbitoriak egiten duena liburu honetan, datorren milurtekoaren atarian bera kezkatzen duten gure errealitate sozio-kulturalaren hainbat alderdi mahai gainera ateratzen dituena. Jarrera kritikoa erakusten du, alde batekoekin bezala, bestekoekin ere, hiperkritiko izan beharra baitago euskal kulturaren mundu ofiziala, edo ofizial modukoa, sobera pozik ageri denean gaur egungo gure egoerarekin. Saizarbitoriaren jarrera kritikoa ez da erosoa, haatik; batez ere, legezkoa denez, ñabartua, zehaztua eta independientea izateko grinatik sortua delako.

Papel

8,50 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar