• Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Poesia
  • Nº de la colección: 19
  • Formato: 210 x 150 mm
  • Páginas: 0
  • Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 06/04/2010
  • Fecha de publicación en digital: 06/04/2010
  • ISBN papel: 978-84-9868-194-9

Aldaira urdina

Edu Zelaieta

Dagoeneko ez naiz toki berean bizi, mudantza edo aldaira egin berria baitugu: neure sorleku den Gasteizko Alde Zaharretik hiriaren kanpoaldeko Salburua auzo berrira. Baina mudantza hori ez dut mudantza bakarra. Ari naiz gaztarotik gauzarik behinenak biltzen. Ari naiz dudak eta beldurrak esperantzarekin nahasten, iragana geroarekin uztartzen.

Akaso, aldairaren bat egin berri duzu zuk ere, eta agian, oraindik ez dituzu gauza guztiak beren tokian kokatu. Kontu jakina baita mudantzak ez direla berehalakoan pausatzen.
Orain badakizu, irakurle: dagoeneko ez naiz toki berean bizi eta, ziurrenik, ez naiz pertsona bera.

Papel

13,90 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Edu Zelaieta

«(Gasteiz, 1973). Lan apalagoak eta kolektiboak alde batera, aurretik beste bi poema bilduma ditu argitaratuak: Jendakiak urruneko familiatan (2002) eta Mugaldekoak (2004). Azken liburu honetatik, musika eta literatura uztartzen dituen Mugaldekoak taldea sortu da, momentuz disko-liburu bat kaleratu duena (2006).

Sormenezko literaturatik kanpo, dialektologiari buruzko zenbait ikerlan argitaratuak ditu filologia aldizkarietan. Berrikiago, Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak doktore-tesia argitaratu diote: Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa (2008-09).

2006az geroztik, Gasteizko Irakasle Eskolan ari da, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren alorrean.»

Otros libros en Alberdania