• Traducción: Koro Navarro
  • Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Narrazioa
  • Nº de la colección: 24
  • Formato: 190 x 120 mm
  • Páginas: 248
  • Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 01/09/1999
  • ISBN papel: 978-84-88669-80-3

Artistakume baten erretratua

Dylan Thomas

Dylan Thomasen bizitza eta literatura ulertzeko giltzarria da Artistakume baten erretratua. Orrialde autobiografiko hauetan ageri da Thomasen mundua bere osotasunean eta bertan bizi dira, haur edo gazte jakin-min begizabal baten jiran, haurtzaroko eta gazte garaiko pertsonaiak eta lekuak. Imajinazioa eta errealitatea nahasten dituen haurra edo gaztea da hor ageri dena. Umotzen ari den idazle-nahi bat. Umotu, bi eratara, pertsona gisa eta idazle gisa. Maitatzen, estropezu egiten, eta, haztamuka ibili ondoren, lurretik altxatzen ikasten ari den artista kume bat da orrialdeotako Dylan gaztea, heldu, beharbada sekulan erabat heldu ez zen Thomas idazle handiaren begirada umoretsu eta ironikoaren bahean irazia.

Papel

16,00 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Dylan Thomas

Dylan Marlais Thomas (Swansea, Gales, 1914ko urriaren 27a – New York, 1953ko azaroaren 9a) ingeles hizkuntzako poeta eta idazlea izan zen. Halaber, istorio laburrak eta gidoiak idatzi zituen irratirako eta zinemarako, betiere ingelesez. Izan ere, guraso biak galeseradunak izan arren, seme-alabei ez zieten hizkuntza transmititu. Thomasek ospe handia bereganatu zuen AEBetan, eta haren lanik ezagunenak Under Milk Wood eta Do not go gentle into that good night dira.

Otros libros en Alberdania