- Traducción: Mikel Garmendia
- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Narrazioa
- Nº de la colección: 80
- Formato: 210 x 140 mm
- Páginas: 168
- Encuadernación: Tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 26/09/2008
- ISBN papel: 978-84-9868-027-0
Azken anaia
Bere bizitzaren ilunabarrean, haurtzaroko gertakari batez gogoratu da Raj. Burdin goriz markatu duen gertakari bat da, Primo Levik aipatzen duen harako gizaki izatearen lotsaz mintzo dena. Ametsetan agertu zaio David Raj zaharrari, eta hori dela-eta gogoa 30eko urteetara joan zaio, Mapoura, Maurizio uhartean. Gogoratu ditu hango kanabera sailak, aitaren bortxa, amaren samurtasuna, ibai ondoko jolasak, eguzki distiratsua, euri jasak. Zoriontasun bareko urteak dira, ekaitz batek bat-batean hausten dituena Rajen bi anaia galdu egiten direlako, lohi-uharrean itoak. Zoritxarretik ihesi doa familia hirira, eta han kartzelan hasi da lanean aita. Kartzela horretan, iheslari misteriotsu batzuk daude baina.
1940ko abenduan, LAtlantic izeneko itsasontzia iritsi da Port-Louisera. Barruan 1500 judu daude, Palestinan sartzen utzi ez, eta Maurizio uhartera deportatu dituztenak. Garai hartan, Rajek ez zekien gauza handirik munduaz, eta gertatzen ari zen tragediaz. Hamar urte zituen. Jakin-minak eraman zuen kartzela inguratzen zuen basora jolasera. Basoko bere ezkutalekutik ikusi du David, espetxeko patioan. Une hartan erabaki du bere laguna izango dela.
Liburu honek hunkitu egingo zaitu esaldi bakoitzarekin.
Appanah Nathacha
Nathacha Appanah 1973an jaio zen, Mahébourg-en (Maurizio Uhartean). Parisen bizi da eta Gobernuz Kanpoko Erakunde batean lan egiten du. Haren beste lan batzuk: Les rochers de poudre d’or (2003), Blue Bay palace (2004), La noce d’Anna (2005). 2007an argitaratu zen Azken anaia, eta geroztik hainbat sari jaso ditu Frantzian
Otros libros en Alberdania