- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Bertako
- Nº de la colección: 3
- Formato: 220 x 140 mm
- Páginas: 184
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 03/12/2002
- ISBN papel: 978-84-95589-59-0
Bertso Minez
Bertso minez kronika luze bat da, bertsoa aitzakia hartuta, Joseba Zubimendi idazle donostiarrak 1939an, hil bezperetan Kanbon idatzia. Politikoak, euskaltzaleak, bertsolariak, musikariak Errepublika garaiko euskalgintzaren galeria eskaintzen digu egileak, datu historiko, gogoeta eta oroitzapenez aberastua. Honek guztiak saiakera historiko-sentimental mindu bat osatzen du, gerraren gorrotoz eta mundu suntsitu baten ebokazioz. Saio berezi ederra, orain arte, harrigarria bada ere, ezagutzera eman ez dena. Berezkoa zuen gipuzkerari Lapurdiko euskararen eztitasuna erantsita, artikulugintza ugari batean trebatutako estilo bizi eta eliptikoa darabil Zubimendik, hagitz modernoa egiten zaiguna.
Joseba Zubimendi
Joseba Zubimendi Martiarena, baita ere Jose Zubimendi, (Donostia, Gipuzkoa, 1898ko martxoaren 12a – Kanbo, Lapurdi, 1939ko irailaren 29a) euskaltzalea izan zen, kantari, itzultzaile, kazetari, irrati esatari, poeta eta antzerkigile aritua.
Otros libros en Alberdania