- Traducción: Xabier Paya
- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Literatura unibertsala
- Nº de la colección: 156
- Formato: 195 x 130 mm
- Páginas: 160
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 22/01/2013
- ISBN papel: 978-84-9746-784-1
Bizitza amets
Bizitza amets ez da edozein antzezlan: literatur mugimendu barrokoari atxikitzen zaion lana 1635ean estreinatu zen eta Pedro Calderón de la Barca autore espainiarraren antzerki-obra ezagunenetako bat da. Publiko zabaleko tragikomediak hiru ekitaldi eta 41 agerraldi ditu. Hiruko egitura agerikoa da atalen xedean eta tonuan: lehenak balio liriko nabarmena du; bigarrenean, funtsean ekintza nagusiak gertatzen dira; eta hirugarrenak gogoeta du helburu. Gaiari dagokionez, antzerkiak gizabanakoen patuaren eta askatasunaren arteko talka du langai, Barrokoko beste hainbat lanen ildoari jarraiki: ameslariak zer amets egiten duen ez dakien bezalaxe, gizakiak ez du bere bizitza erabakitzen, baina Segismundo protagonistak aurre egingo dio patuari.
Pedro Calderón de la Barca
Pedro Calderón de la Barca (Madril, 1600eko urtarrilaren 17a Madril, 1681ekomaiatzaren 25a) poeta eta antzerkigile ospetsua izan zen. Espainiako UrrezkoMendearen aroko egilea da, baita XVII.mendeko antzerkigile nagusietarikoa ere Europan. La vida es sueño eta El alcalde de Zalamea antzezlan bikainakidatzi zituen, beste hainbat drama, komedia eta auto sakramentalen artean.
Otros libros en Alberdania