• Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Narrazioa
  • Nº de la colección: 37
  • Formato: 210 x 150 mm
  • Páginas: 224
  • Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 01/09/2007
  • ISBN papel: 978-84-96643-88-8

Dakiguna ikasten

Patziku Perurena Loiarte

Mendi buelta bat, artxiboetara joan-etorri bat, libururen batean aurkitutako datu bat edo oroitzapenaren zokoren batetik sortutako hitz ahantzia, horietako edozein zertzelada izan daiteke liburu honetako pieza bakoitzaren ernamuina.

Hizkuntza du abiapuntu Perurenak, hizkuntza bizia, garai batekoa edo oraingoa; oso estilo pertsonala erabiltzen du, berea eta identifika erraza, baina iradokizunez betea. Hizkuntzaren barruan ari da autorea, senaren argi-mutila hartuta, mugarri bila, dakiguna ikasten, edo genekiena, behintzat.

“Ez gara ohartzen, baina, horretan dugu atseginik handiena. Ikasmin handia izanda ere, aurrez dakiguna besterik ez baitugu ikasten. Gure bihotzak bere eskema zaharren arabera antolatzen baititu material berri guziak, lehenagotik dakienera egokitzen ez den guzia aintzat hartu gabe”.

Papel

17,50 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Patziku Perurena Loiarte

» PATZIKU PERURENA LOIARTE (Goizueta, 1959). Goizuetan jaio bazen ere, Leitzan bizi da hamabi urtez geroztik. Poesiaren langatik sartu zen euskal literaturan, Joannes d’Iraolaren poema bilduma (1985) liburuarekin. Beste hiru poema liburu argitaratu ditu: Emily (1987), Iraingo apaiz gaztearen Kantutegi Zaharra (1988) eta Ixileko kantak (1993). Hala ere, saiogile ezin baztertua izatetik datorkio ongi merezitako ospea: Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak (1990), Koloreak euskal usarioan (1992), Euskarak sorgindutako numeroak (1993), Marasmus femeninus (1993), Zurian zirika (1995), Leitzako errege erreginak (1996), Etorrerakoak (1998), Trapuan pupua (2001), Harrizko pareta erdiurratuak (2004), Dakiguna ikasten (2007) eta Goizuetan bada gizon bat (2010).»

Otros libros en Alberdania