- Traducción: Koro Navarro
- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Gose jokoak
- Nº de la colección: 0
- Formato: 215 x 140 mm
- Páginas: 444
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 01/02/2018
- ISBN papel: 978-84-9868-403-2
Dena sutan
Espero zenaren kontra, Katniss irabazlea izan da Gose Jokoetan. Bera eta 12 Barrutiko beste tributua, Peeta Mellark, miraria badirudi ere, bizirik daude oraindik. Katnissek arindu handia sentitu behar luke, zoriontsua ere behar luke izan, bere familiarengana eta bere betiko adiskidearengana itzuli baita, Galerengana. Alabaina, ezer ez da Katnissek nahi lukeen bezala: Gale oso hotz dabil berarekin, Peetak bizkarra eman dio eta Kapitolioaren kontrako altxamendu bat izan delako hotsa hasi da zabaltzen. Eta Katnissek eta Peetak izan dute beharbada zerikusirik altxamendu horren sorreran
Katnissek barrutietako egongaiztasuna areagotu du bere harrimen handirako, eta ikaraz dago ez ote duen egoera baretzen asmatuko; eta ez daki gainera saiatu ere egin behar duen, horrexek beldurtzen du gehiena. Gero eta hurbilago dela Katniss eta Peeta Kapitolioaren Garaipenaren Itzuli ankerrean barrutiak bisitatzera joan behar duten unea, sekula baino larriagoa da egoera. Eta frogatzen ez badute, batere zalantzarik gabe, zoratu beharrean daudela elkarrekin maiteminduta, ondorioak ikaragarriak izango dira.
Dena sutan, Gose Jokoen trilogiaren bigarren nobela honetan, Suzanne Collinsek Katniss Everdeenen istorioa kontatzen jarraitzen du, eta gero eta proba gogorragoak jarriko dizkio
irakurlea behin eta berriz txundituz.
Suzanne Collins
Gregor the Overlander sail famatuaren egilea da. Bere gazte helduentzako Gose Jokoak eta Dena Sutan bi nobela berritzaileek New York Times egunkariko Bestseller saria eskuratu dute, mundu osoan laudatu dituzte eta oso kritika onak jaso dituzte. Suzanne Connecticut-en bizi da bere familiarekin. Interneten ere aurki dezakezu, www.suzannecollinsbooks.com webgunean.
Otros libros en Alberdania