- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Poesia
- Nº de la colección: 22
- Formato: 210 x 150 mm
- Páginas: 0
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 12/05/2011
- Fecha de publicación en digital: 15/05/2011
- ISBN papel: 978-84-9868-287-8
Desterratuen piztiarioa
Desterrua izan daiteke behartua edo izan daiteke aukeratua. Poemotan azalduko zaizkizun ahotsek hasi dute egunerokotik deserrotuko dituen bidaia bakartia. Bakardade jasangaitzari aurre egiteko, ordea, piztiak asmatu beharko dituzte bidaide modura. Piztia horien oinatza izango da desterratuen zainetan nabigatuko duen mina. Poema bat idazteko nahikoa da norberaren ingurura begiratzen ikastea, baina poema bilduma bat osatzeko norberaren barneko paisaia desterratuak begiratzen ikasi behar da.
Asier Serrano
«Asier Serrano Lasa (Eibar, 1975).Irakaslea ofizioz. Lubaki Bandan hasi zuen bere literatur ibilbidea. Hainbat literatur genero jorratu ditu. Poesian, Bada hiri gorri bat (Elkar, 1997), Picassoren zaldia (Elkar, 2007) eta Hiri gorritik (Elkar, 2010). Narratiban, Hoteleko kontuak (Apokaliftin, 2001) eta Mari basajaunaren eremuan (Txalaparta, 2007). Eleberrigintzan, Eskuetan mapak (Txalaparta, 2007) eta Erlojugilea (Txalaparta, 2009).
Literaturaz gain, musika munduan ere hainbat lan egindakoa da, makina bat talde eta bakarlarirentzat konposatu ditu kantuak eta Lorelei taldearen liderra izan zen. Bakarlari modura ere hiru disko kaleratu zituen: Ez esan inori (Gaztelupeko Hotsak, 2001), Gerrari bai (Oihuka, 2003) eta Hoteleko kantuak (Oihuka, 2005).»
Otros libros en Alberdania