- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Narrazioa
- Nº de la colección: 117
- Formato: 210 x 150 mm
- Páginas: 80
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 08/05/2012
- ISBN papel: 978-84-9868-364-6
Egia
Egia obraren istorioa gaur egun gertatzen da, besta giroan, mozorrotuen erdian.
Adela andereak, bere urtebetetze egunean, lagunak gonbidatzen ditu eta elkarren artean gai minbera bat aztertzen dute: Elsa beraien terapeuta ohia Egia taldean sartuta dagoela, eta hain zuzen, egiaren izenean sekretuak Interneten bidez zabaltzen dituela. Beldurrez daudela, Adelak bere lau lagunei esaten die Elsa ere bestara gonbidatu duela.
Elsa etortzen denean, asko hitz egiten dute etikaz, konponbideak bilatzen dituzte baina bakoitzaren tratu proposamenek ez dute arazoa konpontzen.
Azken finean, zoritxarreko gertakari batek estaliko du egia.
Arrate Egaña
«ARRATE EGAÑA GIMÉNEZ (Errenteria, 1963). Aspaldidanik Bermeon bizi da, eta hezkuntzan egiten du lan; hizkuntzen teknikaria da ISEI-IVEIn (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundean).
Hogei bat narrazio liburu argitaratu ditu (Kixmi elurpean, 2005, Hizkuntza sekretuak, 2008, Giltza, 2011, besteak beste), eta literatur sari batzuk eman dizkiote, SM Baporea, Bilboko Emakume Kontari edo Lizardi saria, besteak beste. 2012an, narrazio liburu bat argitaratu du Paradisua izenburupean. Gidoigintzaren gaineko ikasketak ere egin ditu, eta Egia hau da idatzi duen lehenbiziko antzerki lana.»
Otros libros en Alberdania