- Traducción: Estibaliz Lizaso Lopetegi
- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Batera
- Nº de la colección: 9
- Formato: 235 x 160 mm
- Páginas: 560
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 19/12/2012
- ISBN papel: 978-84-940564-1-3
Eserleku hutsa
Barry Fairweather berrogei urte bete berritan hil da, eta Pagford herri txikia shock batean bezala geratu da. Itxuraz, herri patxadatsua da Pagford. Leku idiliko bat. Galtzada harriko merkatu plaza bat eta abadia zaharra. Baina patxadazko itxura horren atzean, gatazka larria ezkutatzen da. Aberatsak gatazkan daude pobreen aurka, nerabeak gurasoen aurka, emazteak senarren aurka, irakasleak ikasleen aurka? Pagford ez da lehen kolpean ematen duena. Gerra horiek denak ezkutuan egon dira orain arte, baina Barryk parrokia-batzarrean utzi duen hutsuneak inoiz Pagforden ikusi gabeko gerra piztu du. Nork irabaziko du grinaz, hipokresiaz eta ustekabeko berriez kargatutako gerra hori? Komedia ilun bat idatzi du Rowlingek, zer pentsa uzten zaituena hasieran eta harrituta gero. The Casual Vacancy da J. K. Rowling-ek helduentzat idatzi duen lehen eleberria.
J. K. Rowling
J(OANNE) K(ATHLEEN) ROWLING (Chippong Sodbury, 1965), Britainia Handiko idazle hau haur eta gazte literaturan izan duen arrakastagatik da ezaguna. Harry Potter haur magoaren abenturengatik hain zuzen. Bertan, Harry Potter mutikoaren eta Ron Weasley eta Hermione Granger lagunen zazpi urteko istorioa azaltzen da, Hogwarts magia eta azti eskolan igarotakoak. Hariaren korapiloa Harry Potter eta Lord Voldemort azti maltzurraren arteko borroka da, azken honek Harryren gurasoak hil baitzituen mundu magikoa bereganatu nahian.»
Otros libros en Alberdania