- Traducción: Irene Aldasoro
- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Narrazioa
- Nº de la colección: 126
- Formato: 205 x 140 mm
- Páginas: 216
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 07/11/2018
- ISBN papel: 978-84-9868-413-1
Esnearen kolorekoa
1830eko Ingalaterran, Maryk, ernegazio zaharrak trenputxartu duen baserritar baten alaba gazteenak, esnearen kolorekoa du ilea, eta jaiotzez akasduna hanka bat. Aitonaren ondoan sendatzen ditu Maryk, tarteka, lanez eta errietaz gainezkako bizimoduaren zauriak.
Halako batean, ordea, bikarioaren emazte elbarritua zaintzera bidaltzen du aitak, eta bizimodu berri horretan ezagutuko ditu Maryk bizitzaren hainbat alderdi berri. Eta berrikuntza guztietan buru, han ikasiko du irakurtzen eta idazten.
Itzalen mundua atzera uzteak, ordea, ez dio Maryri mesede hutsa ekarriko. Argitasunaren erreinuan gizakiaren eta ustezko ongileen miseriak ere ezagutuko ditu. Baita hondamendia zein saihestezina izan daitekeen ere.
Idazkera ikasi berria baliatuz, Maryk xalo-xalo jarriko du paperean bere historia, xalotasunak leunduko ez duen azken epaiaren zain.
Nell Leyshonek mikrokosmos ahaztezina sortu du, indarrez eta samurtasunez betea. Pertsonaia ugarietako bakoitzak bere toki propioa erreklamatzen du urtaroen eta baserriko lanen segidari loturiko garai, bizimodu eta gizarte baten fresko bizi hunkigarri honetan.
Nell Leyshon
NELL LEYSHON (Glastonbury, Ingalaterra, 1961). Eleberriak eta antzerkirako lanak idazten ditu, eta sari ugari jaso ditu. Madrilgo Liburu-dendarien Elkarteak, 2014an, Urteko Liburu izendatu zuen nobela hau, eta, urte berean, frantsesera itzulitako liburu onena-ri ematen zaion Femina sarirako aukeratua izan zen.
Otros libros en Alberdania