- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Saiakera
- Nº de la colección: 48
- Formato: 210 x 150 mm
- Páginas: 0
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 21/09/2010
- Fecha de publicación en digital: 21/09/2010
- ISBN papel: 978-84-9868-206-9
Eta orain, zer?
Ignazio Arregi euskal jesuita da, oñatiarra. Jesuiten hezkuntzako hamabost urte luzeak beteta proposamen berezi bat egin zioten bere nagusiek: gizarte-komunikazio ikasketak egitea, jesuitek mundu horretan sartu beharra zeukatela-eta. Horretarako lehen pausoa zera izan zen: jesuita batzuk zientzia berri horiek ikastera bidali, gero besteen maisu bihur zitezen. Milanera joan zen kazetaritza ikastera eta bide batez, han sartu zitzaion komunikatzeko arteaz gero eta gehiago jakiteko grina.
Hiru izan dira, besteak beste, bere grina horri bide emateko lekuak: Loiola Irratia, bere proiektu kutuna, Eusko Irratia (Euskadi Irratia eta Radio Euskadiren hasierako urteak) eta Vaticano Irratia, hogei urteko lana informatibo buru eta programazio saileko arduradun-ordeko.
Ibilbide profesional luze oparo horren talaiatik ari da Ignazio Arregi. Idazteko modu neurtu, kritiko eta komunikatibo bat erabiltzen du kazetaritzaz ari dela, erlijioaz ari dela, ibilbide horretan ikusi eta ezagutu dituen pertsona ezagunez ari dela ere. Kontatzeko gauza asko dituen gizona.
Ignazio Arregi Zendoia
«Ignazio Arregi Zendoia (Oñati, 1931). Jesuiten hezkuntzako hamabost urteak egin ondoren, Milango Unibertsitatean egin zituen kazetaritza ikasketak.
Sorreratik egon da Loiola Irratiaren proiektuan (1978an zuzendari izendatu zuten).
1982an Eusko Irratia – Radiodifusión Vasca, S.A. Sozietate Anonimo Publikoaren Administratzaile eta Zuzendari izendatu zuten, eta kargu horretan egon zen lau urtez.
1986an Vaticano Irratian hasi zen lanean, programazioko zuzendari-orde eta informazio-zerbitzu zentralen arduradun izana da hogei urtez.»
Otros libros en Alberdania