- Traducción: juan Mari Mendizabal
- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Narrazioa
- Nº de la colección: 119
- Formato: 210 x 150 mm
- Páginas: 152
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 14/05/2012
- ISBN papel: 978-84-9868-365-3
Ezer ez
Hauxe ikasi berri du Pierre Anthonek: Ezerk ez du garrantzirik, aspalditik dakit. Beraz, ez du merezi ezer egitea. Eskola utzi eta aranondo batean gora igota oihuka hasten da ikasi duena aldarrikatzen. Bere lagunek erakutsi nahi diote bizitzan badirela gauza garrantzitsuak, eta beraientzat garrantzi handia duten gauzak pilatzen hasten dira zerrategi abandonatu batean. Garrantziaren bilaketa horretan, helduen miseriak, lotsariak eta inbidiak agertzen dira bata bestearen atzetik haurren ahoetan bada ere. Zerbait galtzen denean bakarrik konturatzen gara garrantzitsua zela guretzat. Baina beranduegi izan ohi da orduan.
Gaur egungo fabula harrigarri bat da Ezer ez. Bertan gure gizartea da ispiluan bere burua erakusten duena. Bere lotsaizunak ageri dira modu beldurgarri batean. Eztiki eta ia xaloki idatzia dago, eta horrela azpimarratu egiten da erakusten duen tragedia. Gazteentzako eta helduentzako irakurketa nahitaezkoa.
Janne Teller
JANNE TELLER 1964an jaio zen, Danimarkan. Nazio Batuetan lan egin zuen hainbat gatazkari konponbidea bilatzen (Tanzania, Mozambike, Bangladesh). 1995az gero, literaturari emana bizi da erabat. 2000. urtean Danimarkan Ezer ez argitaratu zenean, eztabaida ugari sortu zen hango gizartean, planteatzen dituen galdera moralak direla eta. Zer da garrantzitsua?, zeintzuk dira tolerantziaren mugak?, zein izan daiteke gure moral araubidea gizartean bizi ahal izateko? Debekuak adina sari jaso zituen lehen urteetan. Gaur egun nahitaezko irakurketa da hango eskoletan. Norvegian, Frantzian eta Alemanian ere antzeko bidea egin du. Taller-enak dira, besteak beste: Odinen irla, The trampling Cat eta Come.
Otros libros en Alberdania