• Traducción: Josu Zabaleta
  • Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Literatura unibertsala
  • Nº de la colección: 129
  • Formato: 200 x 130 mm
  • Páginas: 188
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 24/09/2007
  • ISBN papel: 978-84-96643-73-4

Gaueko gezurrak

Gesualdo Bufalino

Lau gizon, kartzela batean preso, erregeren kontrako talde iraultzaile bateko partaide izateagatik: baroia, olerkaria, soldadua eta irakaslea. Heriotza-zigorra dute laurek zain, eta sententzia bete aurreko gauean, solasean dabiltza, istorio bana kontatzea erabakiko dute, beren azken orduak zerbaitetan pasatzearren, batetik, eta baita beren biziari zentzua emango dion laburbilduma baten bila ere, gillotina jausi aurreko azken unean oroitzeko moduko irudi bat gordetzearren. Airean dabil espetxeko gobernariaren proposamena ere, lau lagunetakoren batek erakundeko buruzagiaren izena isil-gordeka salatuz gero, denak libratuko dituela…

Papel

12,45 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Gesualdo Bufalino

Siziliako Comiso herrian jaio zen 1920an, eta herri berean hil zen 1996an. Irakasle jardun zuen bizitza osoan, literaturaz maitemindurik baina jendaurrean plazaratzera ausartu gabe. 1981ean eman zuen pasuoa, Diceria dell’untore argitaratzean, eta hortik aurrera liburu sorta oparoa kaleratu zuen, genero guztietan, baita sari ugari irabazi eta onarpen erabatekoa lortu ere, Italiako XX. mendeko literatura aberatseko klasikoetariko bat bihurtzeraino.

Otros libros en Alberdania