• Traducción: Juan Gartzia Garmendia
  • Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Narrazioa
  • Nº de la colección: 30
  • Formato: 190 x 120 mm
  • Páginas: 144
  • Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 06/04/2001
  • ISBN papel: 978-84-95589-16-3

Godoten esperoan

Samuel Beckett

Godoten esperoan, edo gizakiaren xelebretasun trajikoa gordin antzezturik (birritan, behin eta berriro, ez da deus gertatzen). Bide galdu batean, Vladimir eta Estragon esperoan daude, berek ere garbi ez daukatelarik zinezko esperantzaz ari diren ala denbora eta etsipena engainatu beharrez. Eta jardun dihardute, hutsartea betetze aldera. Hitzak. Zentzurik gabeak dirudite batzuetan. Baina ez dira hitzak zentzugabe direnak. Aitzitik, zentzuz beterik daude: zentzugabetasun unibertsalaz, besteak beste. Eta kondenatuta daude giza bufoiok, errepikatzera kondenatuak: burutazioak, mugimenduak, eszena osoak errepikatzera, lehena berriz ere, lehena berriz ere… Eta birritan, berriro, Godot ez zaie etorriko. Eta haatik ez die artean ere alde egingo hura etortzeko esperantzak. Zinez erremedio gabea, xelebrea, gizakia.

Papel

12,50 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Samuel Beckett

Samuel Barclay Beckett (Dublin, 1906ko apirilaren 13a – Paris, 1989ko abenduaren 22a) irlandar idazle, kritikari eta olerkaria izan zen.

Otros libros en Alberdania