• Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Saiakera
  • Nº de la colección: 47
  • Formato: 210 x 150 mm
  • Páginas: 0
  • Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 15/05/2010
  • Fecha de publicación en digital: 15/05/2010

Goizuetan bada gizon bat

trabukoen kantako misterioak

Patziku Perurena Loiarte

“Goizuetan bada gizon bat… Hunkigarriak, bertsoak. Eta zenbat aldiz ez ote ditugu kantatu hainbat afalondotan. Izanez ere, horren ederki paratu zizkigun Mikel Laboak, hautspetik atera eta […]. Goizuetako kanta xahar horren sustrai bila, hasi banintzen hasi, jainko ttikiak bestek ez daki, zenbat buruhauste ibili izanen dudan geroztik, beste hogeiren bat urtez edo, hara eta hona, maitale liluratua bere guzizko maitearen atzetik bezalatsu…”. Halatsu deskribatzen du autoreak ikerketa lan erraldoi honen abiapuntua eta garapena. Aitortu beharra dago liburu honen orrialde bakoitzean antzematen dela autorearen pasioa, grina eta jakin-mina eta asmatu egin duela ageri diren leku eta gertakari ilunez irakurlea liluratzen.

Ez da hau, hala ere, Trabukoren historia tristearen kontaketa hutsa, hori bada ere abiapuntua. Atari eder bat da bestela inongo historia-liburu marduletan ateratzen ez diren herritar xume aspaldi hildakoen grinak, maitasunak eta bizimodua ikasteko, burdinolen inguruko elezahar ilunak ezagutzeko: olajaun eta meatzarien arteko istiluak, noble eta bilau arteko espak, arrazakeriak, amodio eta gorroto kontuak, heriotzak…

Goizueta eta inguruko herri eta auzo, leku eta jendeak dira liburu honetako pertsonaia nagusi, baina aise ikus daiteke Euskal Herri berdeko beste hainbat eta hainbat herri, auzo eta jende Goizueta eta inguruko horien baitan.

Liburu hau irakurtzen duenak ez du modu berean entzungo Mikel Laboa kantari: Goizuetan bada gizon bat…

Patziku Perurena Loiarte

PATZIKU PERURENA Goizuetako Aitasemegi auzoko bordari giroan jaio zen 1959an, baina Leitzako Amazabal kalean bizi da hamabi urte zituenetik. Hala ere, sekulan ez omen du galdu, bere izate guzia zor omen dion bordari giroko eskola estzeptiko hura. Esku artean duzun liburua hauxe lekuko. Baina lehendik onduak ere baditu. Hamaika artikulu, iritzi eta kontu bixiren artean, hona saiorik ezagunenak: Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak (1990), Koloreak euskal usarioan (1992), Euskarak sorgindutako numeroak (1993), Leitzako errege erreginak (1996), Trapuan pupua (2001), Harrizko pareta erdiurratuak (2004), Dakiguna ikasten (2007), Goizuetan bada gizon bat (2010), Goizuetako etxeen izenak (2011), Hilen xarma (2015), Goizuetako dokumentu zaharrak (1324-1918) (2017), Leitzalarreko Unaiak (1683-1771), Zezenak plazan, Goizuetan eta Leitzan (1578-2017) (2018), Bordarien sorrera eta bilakaera Leitzan eta Areson (1427-1925) (2019), Leitzako bordak sorreran (1557-1965) (2020) eta Goizuetako folkloreaz(2024).

Otros libros en Alberdania