• Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Ostiral
  • Nº de la colección: 5
  • Formato: 190 x 120 mm
  • Páginas: 86
  • Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 01/06/1995
  • ISBN papel: 978-84-88669-23-0

Handitzen naizenean

Pedro Alberdi Zinkunegi

Hamar-hamaika urteko mutiko lerdena fraide ikastetxean ikasle, hogei urteko gazte sentimentala maitasun kontuetan endredatua, hogeita hamar urte inguruko ingeniari adoretsua lan arazoetan korapilatua. Horra protagonistaren bizitzako hiru pasarte, handi edota heldu izateko bidean mugarri bailiren kokatuta. Horra, halaber, protagonistaren eskarmentua, erortzean berriro jaikiz egiten omen dugun mundualdiaren adierazgarri.

Papel

8,50 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Pedro Alberdi Zinkunegi

«Pedro Alberdi Zinkunegi Eibarren jaio zen 1957an. Euskara irakasle ogibidez, Bilbon bizi da aspalditik, 17 urte zituenetik. Euskal Filologian lizentziatua. Egun Bilbo Zaharra Forumeko arduraduna da.

Sari asko irabazi ditu bere lanekin. Haur-Gazte Literatura generoko Handitzen naizenean (Alberdania, 1995) eta Nire kalea (Erein 1998) argitaratu zituen literatur ibilbidearen hastapenetan; azken honek Lizardi saria eskuratu zuen. 2000. urtean Satorrak baino lurperago (Alberdania) saiakera eman zuen argitara. Joseba Jaka beka aurretik jasoa zuen entsegu honetan egileak 60. eta 70. hamarkadako kultur eta giro politikoaren kronika sentimentala idatzi nahi izan zuen. 2007an, Bilboko udalak “Miguel de Unamuno” saria eman zion “Carlos esaten zioten gizona” lanagatik.»

Otros libros en Alberdania