- Traducción: Julen Gabiria
- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Batera
- Nº de la colección: 2
- Formato: 240 x 160 mm
- Páginas: 302
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 01/09/2010
- ISBN papel: 978-84-9868-203-8
Hilobiko isiltasuna
Reykjavikeko urbanizazio berri batean gaude, eraikitzen ari diren etxe baten orubean giza saihets-hezur bat aurkitu dute, eta hezurdura oso bat gero. Erlendur Sveinsson inspektoreak askatu beharko du, bere polizia lagunekin, aurkikuntza horren korapiloa. Lehenbizi itxaron egin beharko du arkeologoek beren lana buka dezaten, ematen baitu berrogeita hamar hirurogeita hamar bat urte egon direla hezurrak lurpean. Erlendurrek ordea ez du pazientziarik, eta bertatik hasiko da ikertzen leku hura zer izan zen urte haietan, BigarrenMundu Gerra garaian, amerikarrek eta ingelesek hiria okupatu zutenean. Bilatuko duena ez da gustagarria, izugarria baizik. Izugarria baita etxeko indarkeria, pertsonaia batek dioen bezala arimaren hilketa izendatzeko modu egokia.
Arnaldur Indridason
Arnaldur Indridason (Reykjavik, Islandia, 1961). Historialaria da, kazetaria, literatur eta zinema kritikaria. Morgunbladid, Islandiako egunkaririk garrantzitsuenerako lan egin du hogei urtez. Bederatzi polizia eleberri idatzi ditu eta thriller bat. Hilobiko isiltasuna honekin Golden Dagger saria jaso zuen 2005ean. Trilogia baten bigarren liburua da hau. Trilogiako beste izenburuak dira: Padurak eta Ahotsa.
Otros libros en Alberdania