- Traducción: Joxan Elosegi Arregi
- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Narrazioa
- Nº de la colección: 74
- Formato: 210 x 140 mm
- Páginas: 96
- Encuadernación: Tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 01/10/2007
- ISBN papel: 978-84-96643-96-3
Horrela egiten dute emakumeek amets
Ezezaguna helbide honetan eleberri arrakastatsuaren ondoren, freskotasunez eta sentiberatasunez, herabe ere hala nahi bada, aurkezten digu Kressman Taylorrek lau emakumeren eta gizaseme baten erretratua. Horietako bakoitza gizakien arteko harremanen ankerkeriaren aurrean aurkezten zaigu, maitasun erakustaldi urrien aurrean gatazkan. Bizi dituzten sentimenduen araztasuna dute kontsolamendu bakarra: maite duen gizona nola ihes egin dion ikusi du Harrietek, garretan eta zeloetan galduta; bere oroitzapenetarako baizik ez da bizi Anderea, baina une batez aldamenean bizi den neska gazte urrikariarekin bere kimerak partekatzeko itxaropena laztandu du; gazte-gaztea da Anna, aurreneko maitearen ezin ulertuen eta ezaxoalren mina bizi duena; Ellie Pearl, eta Ruppe Gittle, bizitzari naloabaiteko zentzua agian topatu diona Bilduma ezin ederragoa esakintzen digute kontakizun orain arte ez oso ezagun hauek.
Kressmann Taylor
KRESSMANN TAYLOR (benetako izenez, Katherine Kressmann) AEBetan jaio zen, 1903an. Literaturako ikasketak egin zituen Oregongo Unibertsitatean. Publizista lanean ibili zen San Frantziskoko hainbat literatura kazetatan, harik eta, 1938an, bere eleberririk ezagunena argitaratu zuen arte: Ezezaguna helbide honetan. Duela urte batzuk berrargitaratu zen eleberri hori, eta merezitako arrakasta izan du mundu osoan. Hemen argitaratzen ditugun ipuinak han-hemen aldizkarietan atera ziren ipuinak dira. Beste liburu batzuk: Until That day, Diary of Florence in Flood eta That Other Eden.
Otros libros en Alberdania