- Traducción: Mitxel Murua Irigoien
- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Ostiral
- Nº de la colección: 44
- Formato: 215 x 135 mm
- Páginas: 0
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 03/04/2019
- Fecha de publicación en digital: 03/04/2019
- ISBN papel: 978-84-9868-512-1
Iridium
Irisek ondo kostata ikasi du bizitza aldapa baten modukoa dela, batzuetan beheraka datorrena, arin eta alai, eta beste askotan goraka doana, nekez eta ezinean. Neska gazte ikusgarria da: 18 urte, buruz argia, modelo-gorputz ederra, aurpegi polita eta begi argi bereziak, bakoitza kolore batekoa. Bizitzak aldapan behera zeraman eskutik, arin eta alai; bazituen lagunak, nobio lerden bat, ondo zihoan eskolan Harik eta patu gaiztoak bizitza aldapan gora jarri zion arte: zebrabidetik zihoala, gidari mozkor batek, autoa ziztu bizian gidatuz, jo eta hankaz gora bota zuen; kolpe latza buruan eta ospitalera. Ondorioa: Hartutako Kalte Zerebrala. Zer den hori? Izenak berak dio: zerebroan, buruan, kaltea duzu, lehen ez zenuena baina orain bai, hartu egin duzulako; Irisen kasuan, zartako latza buruan. Eta horren ondoren, zer? Aurrena mundua ilundu, eta bizitza aldapa gora jartzen zaio: nobio lerdena lerdo atera zaio; lagunak eta ingurukoek erdi tuntuntzat hartzen dute, mundu guztiak bezala; etxean babesa, ama kapitain-pilotu eta aita aingeru guardako, eskolan mimoak Eskerrak Ruti, bere lagun minari. Eta jende arraroari: jende arraroa Mario da, bereziki, bizitzak aldapan gora jarri duen mutil burutsu gaizto itxurako bat. Iris ere arraroen sailekoa da orain. Arraroa: aldapan gora aldapan behera balihoa bezala, arin eta alai, bizitzen dakiena.
Francisco Xosé Castro
FRANCISCO CASTRO (Vigo, 1966). Filosofian lizentziatua eta idazlea. Galaxia argitaletxe galiziarrean hasi zen lanean 2008an, editore gisa, eta 2016tik aurrera argitaletxeko zuzendaria da. Idazle gisa, obra zabala du, eta sari ugari jaso du. Bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte, eta, euskaraz, Sinbad deitzen zidan eta Iridium gazteentzako nobelak eta Isiltasun urte luzeak helduentzako eleberria argitaratu ditu (ALBERDANIA, 2018, 2019 eta 2020, hurrenez hurren).
Otros libros en Alberdania