• Traducción: Antton Olano
  • Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Literatura unibertsala
  • Nº de la colección: 158
  • Formato: 195 x 130 mm
  • Páginas: 356
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 10/05/2013
  • ISBN papel: 978-84-9746-813-8

Ispilu hautsia

Mercè Rodoreda

Ispilu hautsia, Mercè Rodoredaren eleberri luzeena eta konplexuena, familia bateko hiru belaunaldiren historia da, Valldaura-Farriols familiaren sorrera, goraldi eta gainbeherarena, hain zuzen, eta toki eta denbora jakin batean gertatzen da: Bartzelonan, XIX. mendearen bukaeratik Gerra Zibilaren ondorengo urteak arte.
Toki nabarmena dute bertan Rodoredak bere obran zehar hamaika aldiz tratatu dituen gaiak eta kezkak: haurtzaroko paradisu galdua, familia barruko giro itogarria, nahi gabeko amatasuna, maitasunaren eta batez ere ezkon bizitzaren ezina, loreen unibertsoa, gerraren hondamena, gizakiaren bakardadea?; bai eta, modu lausoagoan bada ere, idazlearen beraren interes intelektualak ere: literatura, pintura, musika? Aldi berean, Ispilu hautsiak, denboraren halabeharrezko joanak, arian-arian, pertsonengan eta gauzetan eragiten duen hondamendia du gogoetagai: denborak dena suntsitzen du eta oroimena -sobera mitifikatua askotan- da haren kontra dugun antidoto bakarra.

Papel

17,50 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Mercè Rodoreda

Mercè Rodoreda i Gurguí (Bartzelona, 1908ko urriaren 10a – Girona, 1983ko apirilaren 13a) kataluniar idazlea izan zen.

Otros libros en Alberdania