- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Zerberri
- Nº de la colección: 3
- Formato: 190 x 120 mm
- Páginas: 112
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 01/10/1998
- ISBN papel: 978-84-88669-66-7
Izu zinezkoak
Izuak, borreroak bezala, baditu mila aurpegi. Batzuetan, aurpegi hori baino ez duten zeretan ageriko zaigu. Gerran, esate baterako, eta orduan ez dago zezenari adarretatik heldu beste erremediorik, Itxaro Bordak bere narrazioan egin duen bezala. Baina izuak badaki ekintza arruntetan ere bere muturra sartzen. Hitzaldi bat amesgaizto bihur litekeela darakuskigu Juan Garziak. Txikitako oroitzapenen filmean asko dago izutik. Aldi-aldeetako aldeak alde, irakurleak bere izu propioak ezagutuko ditu Sánchez Ostizenetan. Harkaitz Canok amaigabe utzi digu beldurren katalogoa, menturaz konturatu delako izu guztiak izu bera direla azken batean. Zinemako izua izu zinezkoaren kontrako txerto eta sendagarri moduan darabilgula ohartarazten digu Edorta Jimenezek. Anjel Lertxundik, berriz, etxeko izugarriak bazterturik izu bila Transilvaniara jotzeko joera sintomatzat hartu, eta auzoko behiaren gaitza diagnostikatu digu. Antton Olariagak, azkenik, irudizkatu egin ditu bere izu zinezkoak.
Juan Gartzia Garmendia
Juan Garzia Garmendia (Legazpi, 1955) Filologia ikasketak egin zituen Donostian eta Bartzelonan. Geroztik, irakasle jardun du hainbat urtez, eta literatur itzulpen ugari egina da. Melville, Borges, Chesterton, Shakespeare, Barthes euskaratu ditu, besteak beste. 1987an kaleratu zuen bere lehen ipuin-bilduma (Akaso, Erein, 1987). eta geroztik beste bi narrazio-liburu: Itzalen itzal (Alberdania, 1993) eta Fadoa Coimbran (Alberdania, 1995).
Otros libros en Alberdania