• Traducción: Irene Aldasoro
  • Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Narrazioa
  • Nº de la colección: 144
  • Formato: 205 x 140 mm
  • Páginas: 0
  • Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 30/11/2020
  • Fecha de publicación en digital: 30/11/2020
  • ISBN papel: 978-84-9868-641-8

Jende normala

Sally Rooney

Amodiozko historia bat da Sally Rooneyk eskaintzen diguna, zalantzarik gabe, baina, funtsean, munduan –eta amodioan ere– leku bila dabiltzan bi gaztek bizitza propio eta erakargarri bat eraikitzeko egin behar duten borrokaz dihardu idazle irlandarrak.
Elkarrenganako erakarmena pasioz eta liluraz bizi dute bi protagonistek, baina gaizki ulertuek oztopatzen diete, etengabe, biek nahi luketen elkartzea.
Idazleak 27 urte zituen, mundu osoan arrakasta itzela lortu duen eleberri sendo bezain hunkigarri hau idatzi zuenean, eta garbi uzten du gertutik eta modu harrigarrian ezagutzen dituela darabiltzan giro eta istorioen osagarriak. Eta hitz bakoitzean asmatzen du horien berri ematen.
Arrakasta horren lekuko eta ondorio, BBCk izenburu bereko telesaila estreinatu du.

Papel

21,50 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Sally Rooney

SALLY ROONEY (Castlebar, Irlanda, 1991). Dublingo Trinity College-n ikasi eta gero, Zientzia Politikoetan eta Amerikako Literaturan master bana egin zituen. Bere burua marxis-tatzat definitzen du. Bere lehen eleberria Conversations with Friends izan zen (Faber and Faber, 2017), eta Jende normala du bigarrena. Biek egin dute pantailetarako bidea, BBCren eskutik, 12 kapitulutako telesail banatan: Jende normalaren gainean egindakoa 2020an estreinatu da, eta Conversations with Friends-i buruzkoa errodatzen ari dira.

Otros libros en Alberdania