• Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Poesia
  • Nº de la colección: 8
  • Formato: 210 x 150 mm
  • Páginas: 96
  • Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 01/10/1999
  • ISBN papel: 978-84-88669-82-7

Katiluaren ipurdia

Martin Etxeberria Garro

Teoria poetikoak hala eskatzen duelako soilik bere begirada eguneroko gai eta objektuetara behartzen duen poetak, bi arrisku ditu: debaldekeria eta espantukeria. Debaldeko espantukeria izaten da, sarritan, egunerokotasunaren poesia aldarrikatzen dutenen proposamen poetikoa. Martin Etxeberriak, aldiz, ez du deus aldarrikatzen. Begirada eguneroko gauzetan pausatzen badu, ez da berak horretara behartu duelako, berez doakiolako baizik. Emaitza, alde guztietatik freskura darion poesia-jostakin gustagarria da.

Papel

10,00 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Martin Etxeberria Garro

Martin Etxeberria Garro (Zarautz, Gipuzkoa, 1974ko urriaren 7a) euskal idazle eta gidoilaria. Bere lehen lanak poesiaren arloan egin zituen, «Katiluaren ipurdia» (1999, Alberdania), baina bere anaia Xabierrekin batera narrazio lan ugari argitaratu ditu, haur eta helduentzako literaturakoak. Komiki-gidoietan ere aritzen da, anaiarekin tandemean.

Bakarka, beste hiru poesia liburu argitaratu ditu: «Bizikleta bat egiten dut zure izenarekin» (2005, Elkar), «Zakurraren poema eta beste hezurrak» (2011, Elkar) eta «Winston» (2018, Elkar).

Otros libros en Alberdania