• Traducción: Josemari Navascues
  • Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Literatura unibertsala
  • Nº de la colección: 147
  • Formato: 195 x 130 mm
  • Páginas: 144
  • Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 27/12/2010
  • ISBN papel: 978-84-9868-181-9

Kriseiluaren argipean

Anxel Fole

Lugoko hegoaldeko lurralde gogorra da Caurel. Hango baso eta larreetako fauna eta flora bereziak dira. Mendizerretan, oraindik ere, arranoak hegan ikus daitezke, eta baso itxi eta ilunetan otsoen ulua entzuten da. Hantxe kokatu zuen Folek dorretxe eder antzinako bat. Negua da, gaztaina sasoia amaitzear dago, Abrantes etxeko ugazabak etxera itzuli dira. Mendizerran ehizan egitera etorri dira, baina elurte handi baten ondorioz, ezin izan dira mendira atera, eta etxe barruan geratu behar izan dute ugazabek zein zerbitzariek. Denak beheko su handi baten inguruan eserita daude. Kontu-kontari hasi dira beldurrezko ipuinak esaten eta, ezerezetik, sorginak, otsoak eta mamuak ateratzen hasi dira. Kanpoan, elur-malutak leihoen kristalen kontra joka ari dira, haize indartsuak ekarrita.
Horixe da Kriseiluaren argipean liburuaren abiapuntua. Sutondoko ipuinen bilduma egiteko aitzakia. Anxel Folek hautemateko ahalmen izugarria eta jakin-min aseezina erakusten ditu. Ipuin horietako batzuk idazleak berak entzundakoak dira eta, gero, edukiaren mamia eta esatearen sena errespetatuz, Lugoko taberna edo kafetegi bateko txokoren batean eskuz idatzitakoak; beste batzuk, berriz, Folek berak asmatutakoak dira.

Papel

11,04 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Anxel Fole

«Lugo, 1903-1986. Galizieraz zein gaztelaniaz idatzi zuen, eta genero guztiak landu bazituen ere, ipuinengatik da ospetsua. Espainiako Gerraren aurretik ezagutzera eman ziren idazle galiziarren belaunaldikoa da, besteak beste, Cunqueiro eta Diesterekin batera. 1931z geroztik, kazetari lanetan aritu zen. Lugoko El Progreso egunkariaren sortzaileetako bat da.

1941ean Lugoko hiria utzi eta baserrira bizitzera joan zen. Hantxe idatzi zituen lehenbiziko ipuin bildumak, 50eko hamarkadan argitaratuko zituenak: Kriseiluaren argipean (1953) eta Terra Brava (1955). Garai hartan, antzerki-lan bat ere argitaratu zuen: Pauto do Demo (1958). Beste bi ipuin-bilduma ere egin zituen: Contos da néboa (1971) eta Historias que ninguén cre (1981).

Real Academia Galegako kide izan zen, 1963az geroztik.»

Otros libros en Alberdania