- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Narrazioa
- Nº de la colección: 59
- Formato: 210 x 140 mm
- Páginas: 104
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 16/11/2005
- ISBN papel: 978-84-96310-72-8
Lasto sua
Lasto suak bero laburra du, ez horregatik da ordea gutxiago erregarri haren garra. Lastozko zortzi zuzi aurkituko ditu irakurleak ipuin bilduma honetan, baina elkarren ondoan gehiago berotzen dutela irudituko zaio. Liburua bukatzean, ez harritu oharkabeko erreduraren bat agertzen bazaio irakurleari larru azalean, edo, nork daki, barrurago. Euskal gatazkaren ikuspegi tragiko eta futurista erakusten duen kontakizun batekin hasten da liburua, eta gai beraren fartsa alderdia agertzen duen beste batekin ematen zaio akabantza. Tartean, umorez eta samurtasunez baita krudelki ere trataturiko hainbat gertakari eta hainbat pertsonaia, irakurleak begia zorroztuz gero, oraintxe bertan leihopetik pasatzen ikus ditzakeenak.
Aingeru Epaltza
Aingeru Epaltza Ruiz de Alda (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1960ko otsailaren 8a) euskal idazle eta itzultzailea da.
Otros libros en Alberdania