- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Saiakera
- Nº de la colección: 53
- Formato: 205 x 140 mm
- Páginas: 0
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 22/03/2011
- Fecha de publicación en digital: 22/03/2011
- ISBN papel: 978-84-9868-248-9
Manuel Iturrioz
borrokalari baten bizipenak
Orexako gipuzkoar hau Arizkuneko baserri batean morroi ibili ondoren herrira itzuli eta artzain lanetan hasi zen. Bazirudien bere bizitza osoa nekazal munduari lotua emango zuela, baina bat-batean ardiak saldu eta Tolosara joan zen lan bila. Handik urte batzuetara Diputazioko ezagun batek bultzatuta mikelete sartu eta gerra aurreko eta gerra hasierako urte gatazkatsuek Donostian harrapatu zuten. Milizianoekin elkartu eta Euskal Herrian izan ziren gerra zibileko guda gehienetan hartu zuen parte. Asturiasen preso egin zuten, baina mugaz bestaldera ihes egitea lortu ondoren, berriro Bartzelonatik sartu eta Segre eta Ebroko bataila handietan ibili zen borrokan kapitain mailarekin. Gerra galdu zutenean Frantzia aldera pasatu, kontzentrazio eremutik ihesi eta Donibane Lohitzunen zegoela Bigarren Mundu Gerra piztu zen. Orduan ihesaldiak antolatzen zituen sare betean (Comète sarean) sartu zen alemanen eremu okupatuan erortzen ziren hegazkinlariei muga Espainia aldera pasatzen laguntzeko, preso egin zuten arte. Baina berriro ihesi joan zen eta bolada batean makietara pasatu nahi zuten gazteei muga zeharkatzen lagundu zien, ibilaldi haiek kontrabando pixka bat egiteko aprobetxatuz. Azkenik, bizimodu klandestino hura uztea erabaki zuen, eta lan munduan murgildu zen orduko zuen familia aurrera ateratzeko.
Joxemari Iturriotz
(Oiartzun, 1956). Irungo Udal Euskaltegiko irakaslea. 2008 urte bukaeran bere lehengusu txikia, J. Andoni Iturrioz, haren aitak idatzitako memoriekin eta haren gaineko hainbat dokumenturekin etorri zitzaionean, ikusi zuen gure historia hurbileko hainbat gertakizunez hitz egiten zuen oso material interesgarria zela, bertan Manuelek, J. Andoniren aitak, gertakizun garrantzitsu haietan zuzenean parte hartu zuelarik. Kontakizunarekin liluratua, poliki-poliki memoria haiek osatzen eta berridazten hasi zen eta lortutako dokumentazioa eransten. Eta hori guztia modu xumean idatziz, esan dezakegu lortu duela irakurleok garai hartako gertakizunak askoz hurbilago sentitzea.
Otros libros en Alberdania