- Traducción: Monika Etxebarria
- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Literatura unibertsala
- Nº de la colección: 155
- Formato: 195 x 130 mm
- Páginas: 280
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 22/01/2013
- ISBN papel: 978-84-9746-783-4
Meaulnes handia
Meaulnes handia frantsesezko eleberri irakurrienetakoa da (1913az geroztik 5 miliotik gora ale saldu dira poltsikoko edizioan), klasiko bihurtua. Ehunka nerabe identifikatu dira heroi idealista, zoritxarreko eta abenturazale horrekin, eta harekin amets egin. Oroimenean gorde dituzte herriko eskolako eszenak, gaztelu miresgarri baten aurkikuntza edo neska maitatuaren agerpena eta galera.
Baina liburua irakurterreza bada ere, eta maiz gazteentzako irakurgai gisa gomendatzen den arren, horrek ez du ezertan mugatu lanaren irakurle mota, eta ez da inola ere oztopo irakurketa konplexuago baterako. Nagusiki nerabe
batek nerabeentzat idatzitako nerabe historia bat bada ere, baditu hainbat elementu edo alderdi eleberrigintzaren joera garrantzitsuekin lotzen dutenak.
Alain Fournier
«Alain-Fournier (1886-1914). Henri-Alban Fournier idazle frantsesak erabili zuen erdi-izengoitia da Alain-Fournier. La Chapelle-DAngillon herrixkan jaio zen, eta Lehen Mundu Gerran hil zen, Lorraineko frontean, hogeita zortzi urte zituela eta Meaulnes handia argitaratu eta handik hamar hilabetera. Nobela bakarraren idazle honek PariskoVoltaire lizeoan egin zituen bigarren hezkuntzako ikasketak.
Letretako goi-mailako ikasketak egin zituen, eta Louis-le-Grand lizeoan prestatu zen École Normale Supérieuren sartzeko.
Hemezortzi urte zituela, neska eder bat ezagutu zuen: Yvonne de Quiévrecourt (1885-1964). Baina amodio ezinezko bat zen; izan ere,Yvonne hurrengo urtean ezkondu zen itsas armadakomediku batekin.Topaketa labur horrek, ordea, erabatmarkatu zuenAlain–Fournierren bizitza, eta neska hori izango zuen inspirazio iturri Meaulnes handia nobelakoYvonne de Galais pertsonaia nagusietako bat sortzean.»
Otros libros en Alberdania
