• Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Saiakera
  • Nº de la colección: 41
  • Formato: 210 x 150 mm
  • Páginas: 0
  • Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 01/04/2009
  • Fecha de publicación en digital: 01/04/2009
  • ISBN papel: 978-84-9868-035-5

Musu truk

(balizko negoziazioa etaren eta euskalduon artean)

Galo Martinez de la Pera

Bankarien diktaduraren mendean gaude. Estatu demokratikoak diktadura demokratiko bihurtu dira. Horrek esan nahi du, legea eskuan eta gehiengoaren onarpenarekin, giza eskubideak urratzen eta herriak zapaltzen direla. Ideologia demokratikoak zaharkiturik geratu dira diktadura berri horiei buru egiteko. Gainditu ezean, akabo askatasuna eta giza eskubideak.

Gure herria, euskaldunon herria, hiltzear dago. Nazionalismoak —eskuinekoak edo ezkerrekoak— sortutako defentsa estrategiak zaharkiturik daude. Bide politiko berriak urratzera behartuta gaude bizirik iraun nahi badugu. Nazionalismoa nahiz ideologia ezkertiar zaharrak dira bide berri horiek bilatzeko oztoporik handienak. Zehatzago esanda, ETAri armak kendu ezean, ez dugu irtenbiderik.

Politikak itsututa gabiltza euskaldunak. Nazio-estatu demokratiko edo iraultzailea botere eta distirak itsututa. Artaldetan bananduta. Demokratak, alde batetik; iraultzaileak, bestetik. Ezinikusiz, elkarri mokoka. Artaldetik kanpo ez dago salbaziorik, oihukatzen dute batzuek eta besteek. Nazio-estatuaren zuloan harrapaturik gaude. Ideologia demokratikoak eta iraultzaileak gainditu ezean, zulo horretan jarraituko dugu.

Zer egin zulo horretatik ateratzeko?

Papel

17,00 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Galo Martinez de la Pera

(Izarra, Araba, 1945). Filosofian eta Medikuntzan lizentziatua. Besteak beste, liburu hauek idatzi ditu: Oihartzuna (2006), Musu truk (ALBERDANIA, 2009), Euskaldunon komunitatea. Independentziatik haratago (2014, Arabako Ahaldundiaren Becerro de Bengoa saria), Hirutasun Santuaren Misterioa/Paulok egindako faltsutze eta lapurtzea kristautasuna sortzeko (2019, Bilboko Udalaren Miguel de Unamuno saria).

Otros libros en Alberdania