- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Narrazioa
- Nº de la colección: 141
- Formato: 205 x 140 mm
- Páginas: 0
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 02/11/2020
- Fecha de publicación en digital: 02/11/2020
- ISBN papel: 978-84-9868-643-2
Sasiola
XVII. mendean, Gaztelako koroa gudan zebilen hainbat erresuma eta herrialderekin. Alde herrialderekin. Alde batetik, bereganatutako lurraldeak koroapean mantentzeak gastu handiak eragiten zizkion. Bestalde, Ameriketan bereganatutako lurraldeak eta lur haiek ematen zuten aberastasuna profitatzeko zor handiak egin zituzten gaztelauek: ehun eta berrogeita hamar urteren bueltan, lau aldiz egin zuen porrot Gaztelako Errege Ogasunak.
Porrot egoera horretan, diruaren balioak etengabe beherantz egiten zuen, eta, beti bezala, herritar xumeek izaten zituzten galtzekoak.
Bizkaiko Artxibategi Historikoak gorde du 1674tik 1677ra bitartean luzatu ziren peskizen eta haien ondorengo epaiketaren oroimena: Bizkaiko Teniente Jeneralak Sebastian Atxa arrazolarra eta beste hain-bat herritar auziperatu zituen «sobre falsificación de moneda falsa de oro, plata y vellón de molinillo en la casa de Acha y en las cuevas del monte Amboto».
Zergatik eta zertarako ekin ote zioten herritar xume haiek dirua faltsutzeari hamabi urte luzean? Nondik ateratzen zuten txanponak faltsutzeko behar zen zilarra eta urrea? Baina beste zerbait da jakin-min eta harridura gogorrenak pizten dituena: ez du ematen faltsutzaileak aberastasunaren bitsetan bizi zirenik, errekisatu zizkieten ondasunak ez baitziren beste mundukoak
Garai hartan, orobat, dirua faltsutzea Gaztelako koroarekiko traizioa zen, eta gogorrak izaten ziren zigorrak, Inkisizioak ezartzen zituenaren araberakoak. Adibidez: surtan erreta hiltzeko kondena
Eleberri historiko peto-peto honetan, Mila Salterainek, bizi-bizi eta irakurlearen jakin-gosea etengabe piztuz, historiografiak askotan iristerik ezin dezakeen bihurgune eta zokoetan barneratzen da, sakon eta luze ikertu dituen gertaera harrigarri batzuen berri emateko, neurri berean kronika eta nobela den artelan honetan.
Mila Salterain Jainaga
MILA SALTERAIN (Durango, 1955). Durangaldeko lantegi batean eman du bere lan-bizitza, 2020an
erretiroa hartu duen arte. Hizkuntzei buruzko zaletasun errotua du, eta, ildo horretatik, hainbat
itzulpenetan parte hartzeaz gain, toponimia eta lexikografiaren inguruko bilketetan ere ibili da,
Abadiñoko eremuan gehienbat. Idazle den aldetik, bi eleberri argitaratu ditu honen aurretik:
Erresumaren ilunsentia (2014) eta Azeri-dantza (2017).