- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Saiakera
- Nº de la colección: 55
- Formato: 205 x 140 mm
- Páginas: 208
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 29/05/2012
- ISBN papel: 978-84-9868-331-8
Saski bete intxaur
Era askotako lanak biltzen ditu liburu honek: egunero bizitzeak eta liburu irakurtzeak eragindako kritika eta gogoetak: gure prentsaz, kulturaz, literaturaz, politikaz, dantzaz, bertsolaritzaz, kirolaz, triperotzaz, sexuaz, utzikeriaz, hipokresiaz, ijitokeriaz eta baita ijitotasunaz ere Hainbat aldizkaritan argitara emandako artikulu galduak Esaldi aforistikoen bidez zabaldutako iradokizunak eta sumak edo egileak horren gogoko dituen Goizueta eta Leitza bitarteko hiztun xaharren ahotik jasotako zilar hotsa artxiboetako urre-printza galduekin nahastuz moldatutako artikuluak, Patzikuren ohiko estilotsuan, euskararen beraren bizitasun eta edertasun bila burutuak.
Patziku Perurena Loiarte
PATZIKU PERURENA Goizuetako Aitasemegi auzoko bordari giroan jaio zen 1959an, baina Leitzako Amazabal kalean bizi da hamabi urte zituenetik. Hala ere, sekulan ez omen du galdu, bere izate guzia zor omen dion bordari giroko eskola estzeptiko hura. Esku artean duzun liburua hauxe lekuko. Baina lehendik onduak ere baditu. Hamaika artikulu, iritzi eta kontu bixiren artean, hona saiorik ezagunenak: Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak (1990), Koloreak euskal usarioan (1992), Euskarak sorgindutako numeroak (1993), Leitzako errege erreginak (1996), Trapuan pupua (2001), Harrizko pareta erdiurratuak (2004), Dakiguna ikasten (2007), Goizuetan bada gizon bat (2010), Goizuetako etxeen izenak (2011), Hilen xarma (2015), Goizuetako dokumentu zaharrak (1324-1918) (2017), Leitzalarreko Unaiak (1683-1771), Zezenak plazan, Goizuetan eta Leitzan (1578-2017) (2018), Bordarien sorrera eta bilakaera Leitzan eta Areson (1427-1925) (2019), Leitzako bordak sorreran (1557-1965) (2020) eta Goizuetako folkloreaz(2024).
Otros libros en Alberdania