• Traducción: Juan Gartzia Garmendia
  • Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Narrazioa
  • Nº de la colección: 17
  • Formato: 210 x 150 mm
  • Páginas: 312
  • Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 01/09/1998
  • ISBN papel: 978-84-88669-63-6

Sistema periodikoa

Primo Levi

Sistema Periodikoa ez da noski kimika-tratatu bat, zientzia hori arrotz zaion irakurlea ere arras zaletzeko dohaina baitu. Autobiografia bat ere ez da, zentzu peto-petoan, “idatzi oro eta are giza lan oro autobiografia bat den neurri partzial eta sinbolikoan ezbada: historia, hala ere, bada nolabait. Zera da, edo izan nahi zukeen: mikrohistoria bat, lanbide baten eta haren porrot, garaipen eta miseriena”. Hala definitzen du Levik berak bere liburua. Heziketa moral baten mikrohistoria ere badela erants genezake, mende honetako doilorraldi beltzena irudi-hondo.

Papel

17,50 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Primo Levi

Primo Levi (Turin, 1919 – 1987). XV. mendeaz gero Piamonten kokaturiko familia judu batean jaioa. Gerra bete-betean, 1941ean, bukatu zituen Kimika ikasketak. 1943an, partisanoekin bat egin zuen, eta berehala atxilo hartu zuten faxistek. Auschwitzera deportaturik, bertan bizi izan zuen gerraren azken urte ikaragarria, nazientzat esklabo gisa lan eginez. Gerra bukatu eta, aske, Italiara itzuli zenean, kimika lanetan atera zuen bizibidea. Hala ere, bizi izandako infernu hura bere barruan eraman zuen bere buruaz beste egin zuen arte, eta bere literatur jarduna estuki lotua ibili zen Auschwitzen bizi izandako infernuaren lekukotza emateari. Hori du gaia bere trilogia famatuak: Hau gizon bat bada (1947); Suetena (1963) eta Hondoratuak eta salbatuak (1989). Horrez landa, narrazio aipagarrienak: Historia naturalak (1966), Sistema periodikoa (1975), Izar giltza (1978), Orain ez bada, noiz? (1982).

Otros libros en Alberdania