• Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Saiakera
  • Nº de la colección: 52
  • Formato: 210 x 150 mm
  • Páginas: 0
  • Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 14/02/2011
  • Fecha de publicación en digital: 14/02/2011
  • ISBN papel: 978-84-9868-272-4

Surf

Aitor Zuberogoitia

Ibilbide baten kronika da Surf. Bitakora-koaderno jakin batekin itsasoratu eta olatuek beste portu batzuetan barrena eroan dutenaren bidaia-kronika. Makrotik mikrora pasatzen denaren plazeraz idatzia, gai txiki, apain, kutunei buruz jardutearen plazera, berba potoloen zama behingoagatik bazter utzita, eta, idatzi ahala, norberak esanikoa norbere baitan leku egiten sentituz.

Bizi-erritmoen azelerazioari buruzko kontakizun pertsonala da Surf.

Azelerazio horrek eguneroko bizitzan zelan eragiten digun deskribatu gura du, esperientzia pertsonalak oinarri hartuta. Surf, horrez gain, azelerazio horren oinarrian dagoen garapen teknologikoari buruzko gogoeta ere bada. Surfek, azkenik, egungo mundu globalizatuari ere erreparatzen dio (lokalaren eta globalaren arteko dialektikari bereziki) eta irekitasunaren eta barne-soseguaren gorazarrea ere egin nahi du.

Papel

17,50 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Aitor Zuberogoitia

Aitor Zuberogoitia Espilla (Etxebarria, Bizkaia, 1972) euskal idazlea da. Egun Mondragon Unibertsitatean dihardu lanean, bi gradu hauetan: Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Humanitate Digital Globalak.

Otros libros en Alberdania