• Traducción: Jesus Maria (Bizargorri) Mendizabal Iraola
  • Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Narrazioa
  • Nº de la colección: 135
  • Formato: 205 x 140 mm
  • Páginas: 0
  • Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 18/11/2019
  • Fecha de publicación en digital: 18/11/2019
  • ISBN papel: 978-84-9868-530-5

Vendetta eta beste ipuin batzuk

Guy de Maupassant

Guy de Maupassant da France profondeko izaera sakona modu fidelenean jaso eta deskribatu zuen idazlea. Gustave Flauberten miresle eta laguna, le mot juste bilatzea zen Maupassantentzat ere idaztea, eta modurik naturalenean –hau da, zehatzenean, bisturi batekin bezala– marraztu zuen Frantziako errealitate kultural iraunkorra, bertako pertsona eta paisaia partikularren bidez aztertu zituen mendekua edo inbidia edo gorrotoa bezalako irrika unibertsalen mekanismoak, guztiak ere bertako pertsonaien psicologie pronfondeko sakoneran obserbatu eta deskribatuak. Hori lortzeko, naturalismoak le mote juste du giltzarri, eta zapatak oinaren neurrikoa behar baitu, Maupassantek zehaztasuna bilatzen du ipuin bakoitzeko hitz eta paragrafo guztietan.
Gure irudimenak Frantziako erdi aldeko giro nekazari, katoliko eta integristan kokatzen du Frantzia sakona, eremu zabal horretan desarroilatzen dira Maupassanten ipuin gehienak, baina haren kontakizunek askoz ere gehiago zabaltzen dute Frantzia sakonaren hedadura: bretoien lurrera, Alsaziara, Normandiara, Pariseko aldirietara iristen da. Baita Korsika irlako labarretara ere.

Papel

13,50 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Guy de Maupassant

GUY DE MAUPASSANT (Normandia, 1850 – Paris, 1893). Flaubert handiak babestu zuen Guy gaztetan, Frantziako literatur mundurako sarbidea erraztuz. Aurkeztu zizkion, adibidez, Turgénev, Zola eta Goncourt anaiak, eta egunkarietako ateak ireki zizkion. Hainbat eleberri idazti bazuen ere, ipuinlari gisa da maisu. 1880an argitaratu zuen bere lehen narrazioa, «Boule de Suif» («Mari Gizen», Igela, 1998). Arrakasta handia izan zuen, nahiz eta ohorekiko uzkur jokatu asko-tan. Zoroetxean hil zen, sifiliaren ondorioz burua zeharo nahastuta.

Otros libros en Alberdania