- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Patrika
- Nº de la colección: 1
- Formato: 17 x 11 mm
- Páginas: 0
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 12/11/2025
- Fecha de publicación en digital: 16/11/2025
- ISBN papel: 978-84-9868-958-7
- ISBN digital: 978-84-9868-959-4
Zer egin Miranderekin?
Diskriminazioen aurkako borroka areagotu den garaiotan, kezka sortu da, zer egin behar den jokabide gaitzesgarria daukan idazlearekin: bere obra zentsuratu, irakurtzen segi? Jon Mirande izango da euskal literaturan idazle polemikoaren paradigma, idatzi zituen gauzengatik, baina are gehiago agian pentsatzen zituenengatik. Jaio zenetik ehun urtera, Santi Leoné, Katixa Dolhare eta Gorka Bereziartua ahalegindu dira galdera horri Zer egin Miranderekin? erantzunak ematen, ugariak, desberdinak, oinarrituak; guztiak ere, segur aski, galdera berriak ekarriko dituzten erantzunak.
Ebook
8,99 €
Gorka Bereziartua
Gorka Bereziartua Mitxelena (Hernani, 1984)
Kazetari kultural gisa egin zen ezagun Argian eta Ez gara neutralak (2019) saiakeran hedabide horren filosofia aztertu zuen. Literaturan, Kevin Heredia idazle kolektiboko kide gisa, Hor hago, Kevin? (Meettok, 2010) nobelaren egileetako bat izan zen. Egun, doktorego-tesia egiten ari da EHU eta UPPA unibertsitateetan.

