- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Bildumaz kanpokoak
- Nº de la colección: 0
- Formato: 220 x 150 mm
- Páginas: 120
- Encuadernación: Tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 01/01/2007
- ISBN papel: 978-84-96643-32-1
Sagarrak Euzkadin = Manzanas en Euskadi
Sagarrak Euzkadin eginbide baten historia da. Hitz emate batena. 1937ko ekainean, Faxistak Bilbon sartzear daudela, Euzkadi beregainaren ametsaren azken gauean, agintariek Carlton hoteletik alde egin dute eta Kuireka gudariak Lehendakaritzako egoitza izan den hotelaren zaintzan gelditu da kazetari ingeles batekin. Gau osoa hiz-ketan eta kantuan pasatzen dute. Batbatean, Kuirekak eskuak heldu zizkidan eta zin eginarazi zidan, itzuliko nintzela. Dena pasatutakoan itzuliko nintzela eta munduari kontatuko niola Euzkadin zer gertatu zen. Arrazoia nork zuen. Zin egin nion, hala aitortzen du kazetari ingelesak. Zin hori betetzera dator hamar urte geroago.
Autoreak Bidasoa eta Blasco argazki-funtsak miatu ondoren ideia hartuta idatzi du kontakizuna. Gertakari haietan parte hartutako jendearen hainbat lekukotza idatzi eta ahozko errealak baliatu ditu kontakizunaren egitura osatzeko. Nahasketa horretatik sortu da adiskidetasun bati buruzko ipuin hunkigarri hau
Gerardo Markuleta
Gasteizen bizi da. Unibertsitate-ikasketak Donostia, Oviedo eta Gasteizen egin ondoren, Hispaniar eta Euskal filologietan lizentziatu zen. Gaur egun literatura itzultzen dihardu.
Sei poema liburu argitaratu ditu: Larrosak noizean behin (Erein, 1990), Sagarraren hausterrea (Erein, 1994), Hauta-lanerako poemategia (Erein, 2000), Batak ez du bestea kentzen (Alberdania, 2003), Ezjakintasunak (Alberdania, 2006) eta Denbora bere lekura (Erein, 2015). Markuletaren poemak kantu bihurtu dira zenbait abeslariren musikaz: Jabier Muguruza, Mikel Urdangarin, Antton Valverde
Rikardo Arregi eta Kirmen Uribe poetak gaztelaniaz eman ditu, eta atzerriko poetak euskaratu: Poeta katalan garaikideak (Elkar, 2014), Estellés euskaraz (Bostezo, 2013) edo Ángel González. Antologia (Susa, 2016).
Otros libros en Alberdania
