Gerardo Markuleta
Gasteizen bizi da. Unibertsitate-ikasketak Donostia, Oviedo eta Gasteizen egin ondoren, Hispaniar eta Euskal filologietan lizentziatu zen. Gaur egun literatura itzultzen dihardu.
Sei poema liburu argitaratu ditu: Larrosak noizean behin (Erein, 1990), Sagarraren hausterrea (Erein, 1994), Hauta-lanerako poemategia (Erein, 2000), Batak ez du bestea kentzen (Alberdania, 2003), Ezjakintasunak (Alberdania, 2006) eta Denbora bere lekura (Erein, 2015). Markuletaren poemak kantu bihurtu dira zenbait abeslariren musikaz: Jabier Muguruza, Mikel Urdangarin, Antton Valverde
Rikardo Arregi eta Kirmen Uribe poetak gaztelaniaz eman ditu, eta atzerriko poetak euskaratu: Poeta katalan garaikideak (Elkar, 2014), Estellés euskaraz (Bostezo, 2013) edo Ángel González. Antologia (Susa, 2016).
